Bilbao Mendi Film Festivalen bigarren asteburua oparo dator. Sail Ofizialeko azkenengo filmak proiektatuko dira gaurtik larunbatera bitartean, eta larunbatean bertan Peter Habelerren omenaldia egingo da, WOP Saria jasoko du alpinismoaren balioak zabaltzen eginiko lanaren aitortzan. Igandean, azkenik, 10. edizioko filma sarituak programatuko dira Sala BBK-n Non Stop 4 saiotan. Aitor Elduaienek eman dizkigu jaialdiaren zehetasunak. Gainera nabarmendu digu datuek 10. edizioaren arrakasta erakusten dutela. Nahiz eta oraindik asteburu osoa izan aurretik, 5000 ikusletik gora bildu dira Sala BBKn.
Deskargatu hemen.