Gaurko zine tartean Clara Roquet zinemagilea izan dugu hizpide. Hiru lan izan ditugu aztergai Ane Urkiola kolaboratzailearekin. Kataluniako zine gaztea. Azkenaldian pelikula berri asko egin dituzte bertan eta olatu antzeko bat dago zuzendari emakume gazteena. Clara Roquet, Belen Funes, Clara Simon…”El Adios”, “Les Bones nenes” eta bere lehenengo luzemetraia izan ditugu aztergai “Libertad”.
1969ko urtarrilaren 3an The Beatles Twickenham film estudioetan dabiltza kantuak ekoizten, euren azkenengo grabazioa izango zenerako. Peter Jackson-en dokumentalean Lennon galdetzen ikusten dugu: “Hau Harrisong bat ote da?”, Georgek aurkeztu duen All Things Must Pass abestia entzundakoan. Jarraian, McCartney eta Lennon, mespretxuz, beste kantu bat armonizatzen hasten dira. Horrela izan […]