Lehen denboraldiko mailari eustea du erronka nagusia ‘Stranger Things’ telesailaren atal sorta berriak

Astero bi telesail izan ditugu hizpide, Ibaizabal saioan telesailen tartea ireki dugu Iskandar Hamawyrekin. Aste honetan bi izan dira komentatutako telesailak. Arrakasta handia izan duen “Stranger things” telesailaren gakoak ekarri dizkigu. 80ko hamarkada eskutik joan dira Netflixen proiektua hasi zenetik eta bigarren denboraldi honetan ez da harreman hori aldatuko. Urriaren 27an estreinatu zen bigarren denboraldia. Lehenengo emanaldia 2016ko uztailaren 15an izan zen. Hasieratik kritika ezin hobeak izan zituen; prentsak aktoreen interpretazioa eta karakterizazioa eta telesailaren erritmoa eta atmosfera goraipatu zuten. Lehen denboraldiko mailari eustea du erronka nagusia ‘Stranger Things’ telesailaren atal sorta berriak. Bigarren telesaila “Estoy vivo” izan da. Thrillerra, komedia eta drama uztartzen ditu fikzioak. Kate publikoak Globomedia ekoizpen etxearekin elkarlanean landu du proiektua. Aktoreen artean Goizalde Nuñez eta Zorion Egileor aktore euskaldunak daude. Musika Pau Donesena da.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maialen Solaun Goalball jokalariarekin solasean

og. Aza 9 , 2017
Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Mailen Solaun kirolariarekin izandako solasaldia ekarri digu. Maialen Solaun laudioarrak 16 urte ditu eta duela hiru urte ikusmena galdu zuen bizikletan izandako istripu baten ondorioz. Goalball kirolak eman dio aurrera egiteko indarra. Goalball-a praktikatzen du eta  Espainiako Selekzioarekin aritzeko hautatu dute. Gasteizeko Itxaropena taldeko erdilaria da. […]

Honekin lotuak