Bilbon aisialdian euskararen presentzia hutsala dela ondorioztatu du Gukak

Bilboko aisialdi publikoan euskararen erabilera oso txikia dela ondorioztatu du “Helduentzako aisialdiaren hizkuntzaren neurketa” izeneko txostenak, Gukak plazaratu berri duen. 2026ko urtarrila, otsaila eta martxoko datuak aztertu dituzte. Azterketak Bilboko Udalaren hainbat eskaintza publiko hartu ditu oinarri: kirol ikastaroak, udaltegietako tailerrak, kultura agenda eta zinema kartelerak. Emaitzek agerian uzten dute euskararen presentzia kasu gehienetan %1aren inguruan edo azpitik dagoela. Txostenaren arabera, Bilbao Kirolak erakundearen ikastaroetan euskarazko jarduerak %1,7 baino ez dira, eta gainerako %98,3a erdaraz eskaintzen da. Udaltegietako ikastaro eta tailerretan egoera antzekoa da: 5.419 plazetatik 48 soilik eskaintzen dira euskaraz, hau da, %1 baino gutxiago. Bilbao Kultura Agendaren programazioa ere aztertu da, 883 ekitaldirekin. Euskarazko eskaintza %0,9koa da, eta %99,1 erdaraz egiten da. Zinemetan da egoera muturrekoena. Zubiarte Zinemak, Golem Alhóndiga eta Multicines aretoetan egindako neurketaren arabera, 1.289 emanaldietatik 2 bakarrik izan dira euskaraz (%0,016).

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintzaren inguruko Jardunaldi Nazionalak egingo ditu maiatzaren 10ean Bilbon

ol. Api 17 , 2026
Euskal Herriko hainbat eragile sozial eta norbanakok, Herri Akordioaren baitan, zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko borrokan urrats berri bat iragarri dute: maiatzaren 10ean Jardunaldi Nazionalak egingo dituzte Bilbon, zaintza ereduaren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak aztertzeko. “Denon Bizitzak Erdigunean” dinamikaren barruan kokatzen den hitzordu hau zaintza sistema eraldatzeko prozesuan […]

Honekin lotuak