‘Bilbon hara-hona’ liburua argitaratu dute Udalak eta Labayruk

Labayru Fundazioarekin elkarlanean editatu eta argitaratu du Bilboko Udalak Bilbon hara-hona. Leku-izenak eta euren arrastoak izenburua daraman liburua. Lan honek 40 artikulu toponimiko biltzen ditu, guztiak euskaraz. Bilboko leku horien gaineko idazkiak literaturako adituek, hizkuntzalariek, etnografoek, historialariek edota legelariek idatzi dituzte. Adolfo Arejita Labayru Fundazioko presidentea ere idazki horietako batzuen sortzailea da. “Bilbon hara-hona” liburua nola sortu zen azaldu du Arejitak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bihar irekiko ditu ateak Bira kultur guneak

al. Abe 14 , 2020
Asteburu honetan berriro ere ireki dituzte tabernari askok beraien lokalak, hilabete inguruko paroiaren ondoren eta bihar irekiko ditu ateak berriz ere Zazpikaleetan kokatzen den Bira Kultur guneak. Bira kultura zabaltzeko, sustatzeko eta garatzeko tresna gisa ulertzen dute bertako kideek. Kultura errealitate ezberdinak daudela adierazi eta hauek herritarren eskura jartzen saiatzen […]

Honekin lotuak