Badator bueltan Peiremans taldea

Gaur iragarri dute abenduan kontzertu bira egingo dutela, eta horrekin batera Peiremans+ taldea berriz ere oholtzar bueltatuko da. 2005ean sortu zuten proiektua, eta lehen etenaldi baten ondoren 2016an berpiztu zuten. Orain, beste buelta bat emango diote ibilbideari, eta lehen zuzenekoa Miarritzeko Atabal aretoan eskainiko dute. Futbolari ezagun baten izena hartu zuen taldeak Taldearen izena jarri zuten Frédéric Peiremans futbolari belgikarraren omenez. 2000. urtean Errealean sartu zen Peiremans, baina zenbait lesio luzeren ondorioz, ez zuen inoiz lehenengo mailan debutatu, eta 2002an iragarri zuen futbol profesionala utziko zuela, depresioak jota. Musika-taldeak Peiremansen abizena erabiltzea erabaki zuen porrota eta galtzailearen figura balioan jartzeko. Taldea proiektu puntual bezala sortuta izan da. Taldea elkartzeko oinarria izan zen bakoitzak bere proiektuan izandako etenaldia: Gorka Urbizu, Imanol Ubeda eta Haritz Beristain elkartu ziren horrela, eta Peiremans+ sortu zuten. Geroago, Marino Goñi ekoizlea eta Balerdi Balerdi taldeko baxu-jotzailea batu zitzaizkien, eta bost abestiko EP bat argitaratu zuten. Ondoren, zuzeneko batzuk eskaini zituzten, eta berriz ere geldialdia egin zuten. 2015ean, lehen sorreratik hamar urtera, berriz elkartu eta beste EP bat kaleratu zuten, Bigarren saria, eta kontzertu sorta bat eman ondoren berriz ere eten zuten jarduna. Orain, sare sozialetan iragarri dutenez, proiektua berriz martxan da. Aurtengo abenduan egingo dute bira, “Halley tour” izenpean. Miarritzeko emanaldiaren ondoren, honako aretoetan arituko dira: Sanagustin Kulturgunea (abenduaren 11), Jimmy Jazz Gasteiz (17), Zentral Kafe Antzokia (23), Dabadaba (26 eta 27) eta Kafe Antzokia (29). Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, 11:00etan, musikaze.net/peiremans webgunean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak