Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitzekin. Eusko Jaurlaritzak publizitatean gastatzen duten diruaren inguruko erreportajea izan dugu hizpide. Datuak aztertu ostean gaztelaniazko hedabideak jasotzen dute publizitatean diru partida handiena. Bestetik Italiako Brigada Gorriak talde armatu komunistako buruzagi izan zen Barbara Balzeraniri eginiko elkarrizketaz aritu gara. Bukatzeko Suna Altun kurduaren aldeko ekintzaileari eginiko elkarrizketa ekarri digu.
Gatibu taldeak “Azken indioak” diskoa aurkeztu digu gaurkoan. Alex Sardui izan da irratian. Texasen grabatutako lana izan eta horrek berezia egin du grabaketa eta diskoa bera. Hamesei urteko geldialdirik gabeko bidean ilusioa eta motibazioa dute. Azken indioak direla diote. Kantuen hitzetan beste behin kezkatzen dizkieten gaien inguruan jardun dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181129_Gatibu.mp3 […]