Uribarriko auzotik zuzenean sortutako saioa da hau, eta gaur gure uhinetara ekarri dugu bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa. Gaurkoa auzoako soinuak ekarri dizkigute, auzofoniak. Euskal psikofoniak aztertu dituzte umoretxu, Artisten izaeraren inguruko disertazioa, bestetik Uribarri eta Matikoko Inauterietan kale elkarrizketa eta bukatzeko ohikoak diren Andoren gomendio musikalak entzun ditugu.
Gaurkoan musika izan dugu protagonista nagusi, eta ez edozein musika… metalezko soinurik sakonenetakoa ekarri dugu gaur gurera: tuba eta bonbardinoa. Egun hauetan Bilbon ospatzen ari da Tuba Astea, instrumentu honi eta bonbardinoari, eskainitako egitarau berezi batekin. Kontzertuak, masterclass-ak eta mundu mailako gonbidatuak izan dira protagonista, eta gaur, irrati honetara bertara […]