Auzoportala 1×01: Zero Kapitulua (Uribarriko magaletatik mundura)

Gaurtik aurrera, Bilbo Hiria Irratia irratiaren uhinetara helduko da Auzoportala podckasta ere. Uribarrin sortu eta auzotik bertatik egindako saioa da, eta hemendik aurrera gurean entzungai izango duzue, bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa irrati bidez zabalduta. “Uribarriko magaletatik mundura” lelopean, lau lagunek osatutako talde honek auzoko egunerokotasuna, lagunarteko saltsa eta burutik pasatzen zaizkien txorakeriak nahasten ditu, entzuleei barre egiteko eta tarte atsegin bat eskaintzeko helburu bakarrarekin. Solasaldi informaletik, umore absurdoenera edo auzoko kontuetatik mundu zabaleko gaietara salto egiteko gaitasuna dute, beti ere gertutasuna eta freskotasuna galdu gabe. Auzoportala ez da podcast hutsa: Uribarriko euskaldunon topagune den Mauka espaziotik eta komunitatetik sortutako egitasmo bizia da.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak