SOINUGELA: Wanda Jackson, rockabillyaren erregina

Roots of Nirvana (Distorted Sounds From The Punk Underground) diskoa entzunez eman dio hasiera gaurko irratsaioari Pedro Elias Igartuak. Geroztik, Imuntzok eta Belokik atera berria duten diskoa ezagutzen hasi gara (Gezurra ez da egia). Hori eginda, Persuasions
taldeko bokalistak heldu dira, Bob Dylanen kantuen bertsioak grabatu dituztenak “Knockin´On The Bob´s Door” diskoan. Saioaren azken atalak gaurko minimonografikoa ekarri digu: Wanda Jackson rockabillyaren erreginari buruzkoa. Artsita handi honek disko bikaina egin berri du, 73 dituetarik. Horixe entzuten jardun dugu. Era berean, datorren asteko monografikoa aurrareatu digu Pedrok: Riley Puckett countryaren aitzindaria.

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran baño,yantzan obetó!#82 Korrika

og. Mar 24 , 2011
Korrika 1980-2011.  Korrikari buruzko saio monografikoarekin gatoz, bi atal izango dituena. Edurne Brouard Korrikaren arduraduna eta Igor Elordui AEKren komunikazio arduraduna etorri zaizkigu Korrikaren nondik norakoak kontatzeko, kantuetatik kontuetara,17 kantu eta sorpresatxoren bat  ere bai.Aide Korrika! DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!

Honekin lotuak