SOINUGELA: Riley Puckett, countryaren aitzindaria.

Astebetez belaunetik txarto ibili ondoren, sendatuta itzuli zaigu Pedro Soinugelara. Sendatuta eta indarberrituta,
musika ona entzuten jarraitzeko. Irlandatik abiatu gara gaur De Dannan taldearen eskutik. Berriz ekarri digu
Pedrok”Welcome To The Hotel Connemara”. Handik Kataluniara jo dugu, disko hauek entzuteko: La Pegatina (diskoan euskaraz argitaratu duten kanta entzun dugu: Jai eta Dantza), gero Kataluniatik Afrikako musika egiten duen Color Humano taldea, izan dugu; horren ostean, Willy Fuegok, Kinky Beat taldeko gitarrajoleak, bakarka atera duen diskoa izan dugu; eta azkenean, Kinky Beat taldea bera ere bai. Bestalde, asteon Bilbon jo duela eta, Marianne Faithfull abeslari beteranoa ere etorri zaigu bere azken diskoarekin:
Hoprses and High Heels”.

Irratsaioaren azken berrogei minutuak country musikaren esparruan aitzindaritzat jotzen den Riley Puckett musikari itsu zuriaren ibilbidea ezagutzeko erabili ditugu.

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Goi tentsioko lineak

al. Api 11 , 2011
Iosu Larrinaga, soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara. REE-k(Red Elektrica Española) besteak beste ,AHTren azpiegiturari erantzuteko Gueñesetik Ezkiora eraiki nahi duten 72 kilometroko goi-tentsioko linea izan du hizpide. Halaber, hilaren 13an asteazkenarekin, Pilota Kaleko Ekoetxean Ramon Fernandez Duran madrildar ekologistaren lanen inguruan egingo den jardunaldiaren berri eman digu Iosuk. Zita, […]

Honekin lotuak