BERBAZ: Pablo Sastre, progresoari ertzetik begira

Madrilen jaio eta 15 urterekin hasi euskararekin harremanetan. Jendartean ikasi geroztik nagusiki, eskolatik aparte eta beti ikasten ari, kuriosidadeari eta atseginari jarraituz. Artikulu eta nobela ugariren ostean “Gauzen Presentzia” eta “Gizajendearen ahitzea”: argitara eman azken urteotan. Saiakera liburu biok “progresoa”ri bazter askotatik (garraioa, eskola, hirigintza, generoen artekoa, osasuna, lujoa, aldian aldiko garbitasun-, bizitoki- edo jan-ohiturak, …) begiratu eta nabarmen -eta modu gozoan adierazita- uzten ditu uste oker asko. Meritua neguan liburutegira bueltan 3-4 liburu atzera-aurrera ibili ohi denarena! heldu den udan, araiz, ortxatak saltzen barriro be… Bus geltokira joan gatzaizkio bila eta ibaiondotik irratira, biripoa ondo bete eta gero, berbaz: euskara, iparraldea (Lohizune, Urepele,…), Aita Zavalaren bilduma, Txirrita, Otaño, herri-hitza, …, atabismoak/Stockolm sindromea?, auzolana, auzo-eskola, Bizi-Toki ,… eta Ivan Illich gaiotako askotan bide oparo egindakoa.

Kantuak: Madrileko negua (Los Enemigos) ; Egin kontu (Ruper Ordorika)

SAIOA DESKARGATU

Erreferentziak:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Pablo_Sastre
http://www.ivanillich.org.mx
http://www.bizitoki.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: ENHEkoak Kuban

ar. Abe 20 , 2011
ENHEko  10 baserritar Kuban egon berri dira, agroekologiari buruzko nazioarteko mintegi batean; horietako bat izan da gurekin egon den Unai Aranguren. Esperientzia garrantzitsua bizi izan dute eta bertan ikusia eta ikasia kontatu digu Unaik; intentsibitate handiko hamabostaldia izan da eta errepikatzeko prest dago. DESKARGATU HEMEN!!!!

Honekin lotuak