BERBAZ:JABIER LERTXUNDI, Itzarri Consulting

Autoeraketaren alde egiten dute Itzarri Consulting-en eta banakoak eta antolakundeak laguntzen dituzte etekin eta gozamen handiagoz jardun dezaten bizitza pertsonalean eta profesionalean. Eneagrama izeneko teknikaren laguntzaz nork bere izaera hobeto ezagutzen eta jarduera beteagoa izaten laguntzen dute. Hiru ordu laurdeneko solasaldian euren lan egiteko modua azaldu digu Jabierrek eta eskaintzen dituzten Euskal Coaching eta Good Job-en gainean mintzatu gara. Ikaspen ugari, eta artean honako hau: potentzial mugagabea daukagu; muga bakarra nork bere buruan/pentsamoldean.

Erreferentziak:
Itzarri Consulting-en webgunea: http://www.itzarrikas.net
Claudio Naranjo eta eneagrama: http://www.claudionaranjo.net/index_spanish.html

Kantak: Berandu dabiltza (Ruper Ordorika); Izarren hautsa (Mikel Laboa)

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran baño,yantzan obetó!#85 Korrika

og. Api 7 , 2011
….abian da Korrika 17! Aurreko asteotan bi ataleko monografikoa eskaini dizuegu, Edurne Brouard eta Igor Elorduirekin 1980tik hasita 20011ra arteko kantak  eta kontuk gogotatzen; saio bi horiek batera ekarri ditugu gaurko. Xabier Amuriza, Egan, Akelarre, Tapia&Leturia,Betagarri, Gose….17 Korrika 17 kantu! Elkarrizketa ederra! J. Zabala & I. Elgezabal.Arg: Freddy Agirret DESKARGATZEKO […]

Honekin lotuak