IRRATIA.COM #92: Igotz, Olentzero, BTZN, Che Gebara, Gu ta gutarrak eta albisteak 2.0

Irratia.com Saioa deskargatzeko HEMEN. Durangoko liburu eta disko azoka euskal kulturaren (g)une garrantzitsuena izango da ziurrenik. Aurtengo kartelaren diseinugilearekin mintzatu gara horregatik. Olentzero biluzi horrek, euskaraz jantzi gura ditu EHko etxe eta txoko guztiak. Bartzelonara (BTZN) jo dugu horretarako, Igotz Ziarretarekin mintzatu gara, luze.
Gero Salvador Puig Antichen inguruko erakusketa izan dugu hizpide. Koldo Izagirre eta Erramun Landaren lanak ikusgai eta entzungai. Jabier Muguruzaren musika entzun dugu, Manu Chao, Che Gebararen efemeridea gogoratu eta munduan bueltaka jarraitu dugu. Gu ta gutarrak bertsolarien kantua entzun eta beraien blogean bideo eta argazkiei begira geratu gara.
Albisteak 2.0 atala ere, aspaldian sortu diren gune eta proiektu berri guztiak komentatzeko profitatu dugu. Albistegia eta iritzia uztartu ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Spinto Band, Ufestuek, UEK...

az. Urr 10 , 2007
Askotariko musika ekarri dugu gaur saiora, gitarra soinuak eta bestelakoak, ahots latzak eta leunak, elektronika eta lurra… Mercury Rev, The Crystal Method (argazkian), edo Ufestuek bezalako proposamen deberdinak. Ez erotu, DESKARGATU! https://bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla071010.mp3

Honekin lotuak