PIPERPOLIS: Nogen taldearen agurra

Nogen taldeak bere ibilbidea bukatzea erabaki du, eta azken diskoa kaleratuko du datorren urtearen hasieran. Azken bira ere egingo dute, eta data batzuk zehaztu dituzte dagoeneko;
Azkena izango dela iragarri du taldeak, bere ibilbideari amaiera ematea erabaki baitu, sare sozialetan zabaldu duenez. Azken diskoa kaleratuko du datorren urteko otsailean, eta hura aurkezteko egingo duten birarekin esango diete agur agertokiei. Diskoaren aurrerapen gisa, Onak eta txarrak abestia kaleratu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak