SOINUGELA: John Bolduan Soinugelan zuzenean jotzen

Oso bisita atsegina eduki dugu aste honetan Soinugelan: John Bolduan estatubatuar musikaria etorri zaigu. Missouriko folk kantari hau txikitan abiatu zen musikaren arloan eta geroztik munduan barrena ibili da bere gitarra jotzen. Hiru urte eta erdi daramatza Bilbon eta euskaraz polito moldatzen da (saioan bertan euskara apur bat egin digu). Berak esan digunez, kolaborazio lan ugari egiten du zenbait musikarekin, baina, halaber, bere bakarkako lana ere badauka. Irratsaioan Can´t Fight Fire With A Match bere lehen lanaren zenbait kanta entzun ditugu, baina baita orain prestatzen ari den disko berriaren lagin esanguratsu bat ere. Oso elkarrizketa-emanaldi atsegina gertatu zaigu John Bolduan lagunarena.

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran baño,yantzan obetó!#86

og. Api 14 , 2011
…86. saioa! Kanta sorta berri batekin gatoz, eta nahiko rockero! Willis Drummond (argazkian), Jare taldearen lehen lana, “Itxaropenaren ertzean”; Antton Aranburu busturiarrak ere estraineko lana du, “Goraka”; Nahixan, La Pegatina  kataluniarrak euskeraz kantetan, Sermond´s elorrixotarren rock indartsua…. Bota atxurre ta hartu panderue! J.Zabala & I.Elgezabal DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Honekin lotuak