SOINUGELA: Bixente Martinezekin solasean, Izukaitz, Oskorri, Hiru Truku, Igelaren Banda

Bixente Martinezekin solastatu gara gaurko saio osoan bere ibilbide luze eta oparoa aztertzen. Lau hamarkadaz Bixenteren gitarrak -baita mandolinak eta bouzoukiak ere- entzun ahal izan ditugu hainbeste talde garrantzitsuren musikan: Oskorri, Izukaitz, berriz Oskorri urte luzez, Hiru Truku eta, azken boladan, Igelaren Banda, non gailurrera iritsi den inprobisazio musika eginez.

Bixenterekin entzun ditugun kantak: Oskorri: Doktrina Kristiana (1977), Izukaitz: Katu beltza-Txalopin txalo (1980), Ruper Ordorika Fas fatum (1980), Oskorri Mode (Martinez-Sarasua, 1992), Hertzainak: 564 (1989), Ibon Koteron eta Kepa Junkera: Leonen orroak (1996), Hiru Truku: Bakarrik aurkitzen naiz (1997). Igelaren Banda taldearekin (2001) Zaldi urdinak (Ben Monderrekin) eta Aulkia dantzan (Mixel Etxekoparrekin).

Gaurko urrezko kantua Bill Frisellen laukotearen eskutik ekarri dugu. Pete Seeger-en Turn, Turn, Turn doinuaren bertsioa egiten du Frisellek.

 

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Memoria Generoa eta espazioa publikoaz hausnartzen kale eginez hiri laborategiaren bigarren saioan

ar. Uzt 4 , 2017
Ostegunean Kalea eginez ekimenaren barruan hitzaldi ezberdinak antolatu dituzte , Memoria, generoa eta espazio publikoa. Wikitokin, harrobia plazan kokatuta dagoenea. Bilbo Zaharra, San Frantsizko eta Zabala auzoan.Urbanbat kolektiboak antolatu du, Gorkak eman digu ekimenaren berri.  Iaz Kalea eginez hiritar-laborategia antolatu zuten, prestatzeko eta parte hartzeko gune bat Bilbo Zaharreko, San […]

Honekin lotuak