Bilbo Hiria?

 

Bilbo Hiria irratia euskara hutsez Bilbo Handirako emititzen duen irratia duzu. Bere programazioan gizarte eta kultura gaiak nabarmentzen dira eta, musika alorrean, kalitatearen eta aniztasunaren aldeko apustu irmoa egiten du.

Bilbo Hiria irratia ez da irrati komertziala eta radioformula ez zaigu interesatzen. Bestalde, irrati Urbanoa da, irekia, kosmopolita eta %100 euskalduna, inolako konplexurik gabe. Euskal Hiriko irratia da Bilbo Hiria.

Zenbat Gara kultura elkarteak sortu zuen 1997. urtean, eta, hark bezala, (hiriko) euskaldunen arteko harremanak bideratzea eta euskara eta euskal kultura sustatzea du helburu Bilbo Hiria irratiak.

Bilboaldean FM 96.0 frekuentzian emititzeaz gain, Internet bidez euskaldunon ahotsa mundu zabalera helarazten du Bilbo Hiriak, bilbohiria.eus webgunean. Zuzenean emititzeaz gain irratsaioak kartara edo podcast harpidetza bidez entzun daitezke orain.