Geltokika bira Bilbotik Gasteizera garraio publikoaren gabeziak salatzeko

Zer aukera ditugu autoa etxean utzi eta lanera, ikastera edo medikuarengana joateko? Erantzuna asko aldatzen da bizi garen tokiaren eta mugitu behar dugun orduaren arabera. Galdera horri helduko dio Jauzi Ekosozialak asteburu honetan, Geltokika birarekin. Bilbotik abiatu eta Gasteizen amaituko dute, Iurretatik, Zumaiatik, Donostiatik eta Altsasutik igarota. Trenez eta autobusez ibiliko dira, garraio publikoaren hutsuneak agerian jartzeko eta autoaren menpekotasuna nola murriztu eztabaidatzeko. Gaur, Jauzi Ekosozialeko kideak ditugu gurekin. Bira nola sortu den eta bidean zer galdera jarri nahi dituzten mahai gainean kontatuko digute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak