IRRATIA.COM #141: Euskal Herriko copyleft musika gida 09

Musikagida 09 Koldo Otamendi etorri da gurera. Musika gida eskuartean, eta 300 mp3 batzen dituzten bi cdrekin. Euskal Herri osoko taldeak biltzen dira gidan, aretoak, gaztetxeak, argazkilariak, tabernak…. Musika panorama librea. Copyleft lizentziapean plazaratutako lana. Interesgarria. Berarekin taldeak ezagutu, kantak entzun eta solasean aritu gara. Gaztesarea.net ekimenaren ekoizpena izan da Musikagida azken urteotan, eta laster sarean ere egongo den esperantzarekin agurtu dugu Koldo andoaindarra.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Darren Hayman, Clem Snide, Titus Andronicus...

az. Mar 18 , 2009
Bitxia gaurko saioa, rock iluna gailentzen da ekarri ditugun taldeen artean, beste sonoritate batzuetarako lekua ere dagoen arren, hala nola Sei Urteren musika, disko berria kaleratzeko asmotan dabiltzanak. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak