IRRATIA.COM #101: Maletillak bertsotan GARAko plazan

Ilunbeko malletilla Saioa deskargatzeko HEMEN. 100. saioa egin genuen, eta aurrera jarraitzen dugu. 3 digitoak pasa ditugu dagoeneko -Rubalcabak atxilotuekin bezala- eta jarraitzen dugu irrati emankizunarekin. Abenduan ia urtero bertsolari txapelketaren bat dugula eta, aurten be Gipuzkoako ospatzen da. Ilunbeko zezenplazan izango da finala eta horregatik maletilla.gara.net hartu dugu hizpide. Kanpaina horretan burubelarri aritu den Joseba izan da gurean. Datuak eskaini dizkigu, bertsolaritza eta teknologia berriak, partehartzea, egunkariak eta Internet… gai interesgarriak hartu ditugu hizpide.

Gero, ohikoa dugun Albisteak 2.0 albistegi teknologikoari ekin diogu, webgune berri, eztabaida eta antzeko albisteak gureganatuz. Musikarekin uztartuz, saio atsegina atera zaigu azken hau ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Durangoko azokarako berritasun batzuk (2)

az. Abe 12 , 2007
    Aste honetan, aurrekoan bezala, Durangon izan diren berritasun (eta ez hain berritasun) batzuk errepasatzen emango dugu. Ugari da kantitatean eta guztiz interesgarria edukian. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla071212.mp3

Honekin lotuak