Gaurko saioak bi atal izango ditu: lehenean, Josu Billelabeitia BELAKO taldeko gitarra-jotzaileak euren azken lanei buruz egingo du berba, “Bele beltzak baino ez” eta “AAAAAAAA” (Belako Records, 2014); bigarrenean, euskal talde mitiko bat gogoratuko dugu: DELIRIUM TREMENS. Egurrrreeeeee!!!!
Atzo hasi zen, 4713. urtea, egurrezko ahuntzarena hain zuzen. Hori dela kausa, igandean hainbat ekitaldi prestatu dituzte Arriaga Plazan, Patxi Suarez Qiao Zubia kultur elkarteko presidenteak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150220solaspatxisuarez.mp3 Deskargatu hemen