Gaur Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao izan dugu gurean. Paulek, hainbat gai ukitu ditu: Iparraldean EEPtik atera berri direla; EAEn Osakidetzak ez dituela euskaldunen hizkuntza eskubideak bermatzen; Nafarroa Garaiko gobernuari euskararen legea aldatzeko eskaintza egin diotela… Horiek eta gehiago izan ditu gaurkoan mintzagai.
Igandeko hauteskundeek denetariko ajeak utzi dituzte eta, seguru aski, luzerako. Nagore Uriarte kazetaria izan dugu gaur gurekin, eta, hasteko, estatu mailako emaitzak aztertu ditu. Gero, Hego Euskal Herrian geratu da bi gauza nabarmentzeko: Ahal Duguren emaitza onak eta EH Bilduren txarrak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151222hizpideanagoreuriarte.mp3 Deskargatu hemen