Iosu Larrinaga EHUko irakaslearekin izan gara. Mundu mailan bizi dugun krisi ekonomikoak gure artean duen zenbait eragin aztertu ditu. Krisiaren sorburua, bilakaera eta egungo egoera… Epe ertainera eta luzera dauden perspektibak ere kontuan izan ditu Iosu lagunak.
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
al. Mai 17 , 2010
Hilaren 18an frantziar estatuko, Italiako eta Euskal Herriko AHTren aurka diharduten taldeak Europako Legebiltzarrean izango dute hitzordua, pasa den urtarrilean Hendaian adostutako ituna ezagutarazteko. Horrekin batera, AHTri buruzko egoera eta bestelako informazioak eman dizkigu Bea Arana AHT Gelditu! Elkarlana plataformako kideak. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.