Biziaroak lan berria aurkeztu du Xamarrek gaur Durangoko azokan. Euskal kulturako erritual, ohitura eta ospakizunak izan ditu aztergai, ongi oinarrituriko ikerketa eta irudiekin hornituta. Xamarrek argi adierazi du jendeak tradizioaren gaineko kontuak jakiteko interesa baduela, baina horiek modu atsegin eta ilustratu batean eskaini behar direla eta hori dela lan honekin izan duen helburuetako bat. Hemen duzue aurkezpena entzungai.
Ganbila bildumak Ander Lipusek idaztitako bi liburu ekarri ditu aurtengo Durangoko Azokara. Antzerkiaren laberintoan murgildu gaitu Lipusek bi lanokin: lehenengoan bere esperientzitik biografia antzekoa osatu du, haurtzarotik abiatu eta gaur egun arte ibilbide profesionalean izandako esperientziak kontatuz; bigarren partean antzerkiaren teoriaz jardu du. Ahotseneako aurkezpena duzue hemen entzungai. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231210_lipus.mp3 Deskargatu […]