Bilboko Udalak ‘Ikertzaileen Europako Gaua’ ekimenean antolatu du irailaren 27 eta 28an. Europako 300 hiri baino gehiagotan aldi berean ospatzen den ekitaldia da, herritarrei ikerketa eta ikerketaren protagonistak hurbiltzeko helburuz, euren lana, gizarteari ekartzen dizkioten onurak, eta eguneroko bizitzan duten eragina ezagutu ditzaten. Tailerrez gain, Deustuko udaltegiak gazteei eta helduei zuzendutako hedapen zientifikoko hiru hitzaldi jasoko ditu egunero, 18:00etan, 18:45ean eta 19:30ean. Ostiralekoak, irailaren 27koak, landuko dituen gaiak zulo beltzak, gizarte eraldaketa Bilboko Itsasadarraren erregistro geologikoan oinarrituta, eta Fisikaren eta Futbolaren arteko erlazioa izango dira, EHU/UPVko hiru irakaslerekin: Joanes Lizarraga, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia Saileko irakaslea; Alejandro Cearreta Estratigrafia eta Paleontologia Saileko irakaslea eta Aitor Bergara Materia Kondentsatuaren Fisika Saileko irakaslea.
Deskargatu hemen.