Euskaraldia eta Euskararen Nazioarteko eguna pasata, saio honetan berriaren atala pixka luzetxoa geratu zaigu. Gaur ere Twitterri buruz gehiegi ez hitz egiten saiatu gara. Horretarako, Europar Batasunak ekartzen dizkigun berriak aipatu ditugu, hala nola, 5G konexioa hegaldietan baimendu duela eta satelite bidezko Interneta martxan jarri nahi duela. Bestalde, datu prozesamendu zentroek sortzen duten kutsadurari buruz hitz egingo dugu. TituLOL baino lehen hiru berri formatu txikiagoan aipatuko ditugu: Debekua. New Yorkeko estatuarena kriptotxanponengan; Harpidetza, Mercedesek martxan jarriko duena auto berrietan ezaugarri batzuk aktibatzeko, eta Komisioa, PayPal kobratuko duena erabilerarik gabeko kontuei.
Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin jorratzen dituena.
Deskargatu hemen.