Gertakari bat da Anarik disko bat ateratzea izan ere baziren urte batzuk kantu sorta bat argitaratzen ez zuela.. Arindua eta poza hartu du Eider Rodriguez idazleak jakitean 2024an disko berria argitaratu behar zuela lagunak baina badakigu zale askok ere pozez jaso dituztela kantu berriak. Giza Zarata deituriko lanean 10 kantu berri bildu ditu. Eider Rodriguezek dio “Gure Minak kabitzeko moduko abestiak” egin dituela Anarik. Diskoa aletu dugu berarekin batera.
Astindu egin dugu galdera hori, eta saiatu erantzuten… Iñaki Barcena EHUko irakasle eta “Hauxe da gure lurra” Bilbo Hiria irratiaren programaren kidea elkarrizketatu dugu, ekologia perspektibatik errealitatea ulertu nahian. Era berean, eguraldiari so egin eta meteorologia dibulgazioan aritu gara Gorka Menendez “Meren” lagunarekin bat. Antizikloia, presioaren indarra, elurraren gabezia (aste […]