Hilabetean behin Hirukarekin bat egiten dugu eta hilabeteko gaiak ekartzen dizkigu Unai Brea kazetariak. Hauteskunde hilabetea dugu hau eta eskualdeko herrietako emaitzak aztertu eta udal hauteskundeetako hautagaien errepasoa egin dute Hirukan. Horrez gain, Eider De Dios ikerlariarekin elkarrizketa izan dute, etxeko langileen inguruan egin zuen tesia. Etxeko zerbitzuaren bilakaera aztertu du Eider de Dios historialariak doktoretza tesian, emakume langileen nortasunaren eraikuntza ardatz hartuta. 2016ko irailean egin zuen tesiaren defentsa, eta sari bi irabazi ditu egindako lanagatik. Ondorioz, liburu bat argitaratu du, eta beste bat plazaratzeko lanean dabil momentu honetan.
Deskargatu hemen.