Sarean Zehar #397: [Sareak hobetu behar ditugu?]

Sarean Zehar programaren atal honetan, apirilaren 28an Espainiari eragin zion itzalaldiari buruzko informazio berriak errepasatuko ditugu, eguzki-plakak dauden etxeetan gertatu zela komentatuko dugu eta Espainiako sare elektrikoan zer hobetu daitekeen ikusiko dugu. LaLigaren blokeoei buruzko azkenak ere komentatu ditugu, futboleko jardunaldi bakoitzean legezko milaka webguneri eragiten baitiete. Kasu honen gako mediatikoak aztertuko ditugu, gizartearen gaitzespen handia jasotzen jarraitzen baitu.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

NORBAIT HIL DA HEMEN: 21

ar. Mai 20 , 2025
Gaurko saioan Lasartetik etorri zaigu Hugo, gu bezain friki eta jator. Aurretik Pogrom bezalako proiektuetan aritua, orain Mostaza Karizia taldean murgilduta dago. Hasiera batean zerrendan “edozer” sartu nuela pentsatu arren, nahiko argi geratu da badagoela zerbait amankomunean bertan. Kanta batetik bestera saltoka joan gara, 80. hamarkadak garrantzia hartu duelarik bueltan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250513_norbait_hil_da_hemen_21.mp3 […]

Honekin lotuak