Gaurko saioan Lasartetik etorri zaigu Hugo, gu bezain friki eta jator. Aurretik Pogrom bezalako proiektuetan aritua, orain Mostaza Karizia taldean murgilduta dago. Hasiera batean zerrendan “edozer” sartu nuela pentsatu arren, nahiko argi geratu da badagoela zerbait amankomunean bertan. Kanta batetik bestera saltoka joan gara, 80. hamarkadak garrantzia hartu duelarik bueltan.
Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Albina Stardust drag artista da protagonista eta drag izateaz, drag komunitateaz eta euskaraz aritu dira. Laburrean, Sambou Diaby aktorea elkarrizketatu dute. Miñan antzezlanean Ibrahima protagonista nagusia gorpuzten du eta Faisanen Irla filmeko protagonista […]