2021eko apirilean Lekarozen, Baztanen, makinen aurrean jarri, bideak itxi eta, behin-behinean, Aroztegiko proiektuaren lanak geldiarazi zituen mobilizazio herritar batek. Ondorioz, “talde kriminal antolatu bat” izatea eta “derrigortze eta bortxa” delituak egitea leporatzen diete zazpi baztandarri. Oiher Urrutia Aroztegiko Elkartasun Komiteko kidearekin hitz egin digu eta argi adierazi du ez direla zazpi, atzetik herri oso bat dagoela. Epaiketa gaur bertan hasi da eta ostiral arte iraungo du.
Sarean Zehar programaren atal honetan, apirilaren 28an Espainiari eragin zion itzalaldiari buruzko informazio berriak errepasatuko ditugu, eguzki-plakak dauden etxeetan gertatu zela komentatuko dugu eta Espainiako sare elektrikoan zer hobetu daitekeen ikusiko dugu. LaLigaren blokeoei buruzko azkenak ere komentatu ditugu, futboleko jardunaldi bakoitzean legezko milaka webguneri eragiten baitiete. Kasu honen gako […]