Aste Nagusian bilbainadak izango dira eguerdiro Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan. Abuztuaren 17tik 24ra bitartean 8 kontzertu izango dira eta 12:00etatik aurrera egongo dira ikusgai. Emanaldiak eskainiko dituzte: Los 5 Bilbainos, Bilbao Mapamundi, Gau Pasa eta Los Chimberos taldeek. Uriko habesti herrikoiak birpasatuko dituzte eta pasodobleek, habanerek, hainbat eskualdetako folkloreak zein euskal musikak ere lekua izango dute.
Bilboko Udalak gaur egindako prentsaurrekoan aurkeztu du Aste Nagusiko bi agertoki nagusien egitaraua. Itziar Urtasun Jaietako eta Berdintasuneko zinegotziak azpimarratu duenez, “ez da ausazko hautaketa izan, baizik eta publikoaren gustuak eta gure hiriaren izaera ireki eta anitza uztartzeko saiakera zaindua”.Udalaren ustez, kartelak genero berdintasuna, euskara, bertako talentua eta estilo-aniztasuna uztartzen […]