Euskalduna jauregira salto egingo dugu, Ugaitz Alegria eta Ainhoa Etxebarria protagonista dituen ikuskizuna izango dugu hizpide, Tongola. Bi artista polifazetiko hauek barrea eta musika uztartzen dituzte show honetan, eta sariren bat ere egon liteke jokoan… edo agian, oparirik onena bien komediaz gozatzeko aukera izatea da. Ezustekoak, hori bai, ziurtatuta daude. […]

Bilboko Aste Nagusiaren bihotzean girotutako lehen filma pantaila handira iritsi da. Jone, batzuetan Sara Fantova zuzendari bilbotarraren opera prima da, 2023ko Aste Nagusian bertan filmatua eta jaialdi garrantzitsuetan arrakasta handia lortu duena. Istorioak Jone izeneko gazte baten heldutasunerako bidea kontatzen du, familia, lagunak eta maitasunaren lehen esperientziak uztartuz, jai giroan murgilduta. […]

Nahia Novok ekarri dizkigu berak Aste Nagusi honetan zuzenean ikusi dituen zenbait erreferentzia interesgarri. Egun bakar batean bost kontzertu ikustera heldu da! Bestalde, DJ Denz bezala Algara konpartsan aritu den Beñatek aste honetako bere pasadizoak kontatu dizkigu. Bitxiak benetan disko jartzaileen gorabeherak! https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250822_nahia_novo.mp3 Deskargatu hemen.

Aste Nagusiaren alderdi soziologikoei erreparatu diegu Xabier Aierdirekin, prospektiba egin nahian. Migrazioaren eta demografiaren bilakaerak, aisian, kontsumoan, jai ereduetan eta konpartsetan eragin du eta eragingo du. Etorkizuneko Aste Nagusia eta gizarteak hartuko duen norabidea begitantzen saiatu gara Xabierrekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250822_xabierAierdi.mp3 Deskargatu hemen.

Lur eta Joseba etorri zaizkigu, beste 15 lagunekin, Hau Pittu Hau konpartsaren Euskara Saria jaso duelako Gure Zirkua ekimenak. Euskarazko zirkuaren alde egindako ekarpen itzela saritu nahi izan du konpartsa euskaltzaleak, euskararen sustapenean edo defentsan nabarmendu den norbaiten alde Aste Nagusian urtero egiten duen aipamen berezi horrekin.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250821_gure_zirkua.mp3 Deskargatu […]

Aurkezpen gutxi behar dute jada gure protagonistek, larunbatean Arriagako balkoian lehenengoz ikusi genituen euren soineko eta txapel bereziekin, eta jada badakigu Aste Nagusi honetako Txupinera eta Pregoilaria direla, hurrenez hurren, Olatz Agirre Txori Barrote konpartsako kidea eta Francis Diez Doctor Deseo taldeko kantaria. Ibilbide luzeko musikaria da Diez: 1986an sortu […]