Pasa den astelehenean gertatu zen, eta berehala etorri zen erantzuna… udaletik izan ezik: hildakoa ez zen Barakaldokoa, beraz, protokolo jakin bati jarraituz udalak ez zuen ezer egin. Gainontzeko agente guztiak bai, prekarietateak hiltzen duela salatzeko hainbat lagun bildu ziren Gotzon Hermosillak kontatu digunez.
Gero eta gehiago, hegazti gripea izeneko gaitza hedatzen ari da Ipar Euskal Herriko hegaztien artean eta kezka areagotzen ari da, batez ere bertakoak baizik ez diren zenbait espezie arriskuan direlako. Horrez gain, Irulegiko irratiko gure kolaboratzaile Pantzo Hirigaraik beste gai batzuk jorratu ditu: Hendaiako Intxura auzoan uholdeen aurka hartutako neurriak […]