Gaurkoan Ane Lekanda gonbidatu dugu Bilbo Hiria irratira. Instagramen, martxoan argitaratutako bideo batean, indarkeria obstetrikoa pairatu zuela salatu zuen Ane Lekandak. Ordutik, berrehun testigantza baino gehiago jaso ditu berak beste batzuengandik. Indarkeria mota hori «ikusezina» izatea eta «normalizatua» egotea kritikatu du. Bideoak izan zuen irismen handia zein jaso zituen lekukotasunak kontuan hartuta, egileak indarkeria obstetrikoa agerian jartzen lagunduko duen liburu bat idazteko asmoa du, tonu kritiko, feminista eta zuzenekoarekin. Ane Lekanda dugu telefonoaren beste aldean.
Informazio gehiago hemen. https://www.facebook.com/ane.lekandaalzibar
Deskargatu hemen.

