IBAIZABAL: ACT lan laburren antzerki jaialdiaz Atxarte Lopez de Muniainekin

Dantza, antzerkia eta performanceak izango dira ACT jaialdiaren muina gaurtik aurrera. Lan laburren nazioarteko jaialdian 70 artista eta hamabost ikuskizun izango dira. Bi izango dira jaialdiaren egoitza nagusiak; Barakaldoko antzokia eta Bilboko Kafe Antzokia. Ordu erdiko hainbat piezaz gozatu ahalko dugu, munduko txoko ezberdinetatik etorriak: Irak, Alemania, Korea, Espainia, Bosnia eta nola ez Euskal Herria. Guzti honetaz Atxarte Lopez de Muniainekin hitz egin dugu.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Bilboko EAJrekin egin du bilera EH Bilduk

og. Eka 4 , 2015
Hauteskundeen ondoren, Bilboko EH Bilduk EAJrekin batzarrak egin ditu azken egunotan baina, Aitziber Ibaibarriagak komentatu digunez, bilera horretatik ez da gauza handirik atera. Bestalde, koalizio horrek San Frantzisko auzoan egingo duen bilera, Betean auditoria, eta Auzotarrok-ek egindako eskaera komentatu ditu Ibaibarriagak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150604solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak