Argia astekariaren berrikusia ekarri digu Gorka Peñagarikanok. Azaleko gaiarekin hasi gara: trantsizio edo igarobide energetikoak. Antza denez, azkenaldian behera egiten ari dira haize-erroten parke berrien proposamenak, eta gaiari buruzko erreportaje sakona landu du Estitxu Eizagirrek. Bigarrenik, Iruñeko proiektu interesgarri bati heldu diogu: Bizikletan Adinik Ez. Helduak bizikletan mugiaraztea du helburu, eta, ahal den neurrian, beste herri eta hiri batzuetara zabaltzeko modukoa izan liteke. Amaitzeko, zinemara begira jarri gara. Laster iritsiko da Aro berria filma, Irati Gorostidiren lehen lan luzea. Arcoiris proiektu historikoaren ingurukoa da, trantsizio garaian kokatua.
Igarobide ekologikoak ARGIA astekarian

