La Mapatxa Teatroak bere lehen lana aurkeztu du: Loreen hizkuntza. Federico Garcíaren Doña Rosita la soltera obraren abiapuntu du antzezlanak, gaur egungo maitasun-harremanei begiratzen die: ghosting-a, pantailen bidezko ligatzeak, ilusioak eta desadostasunak, beti ere umorearen tonuan.Zortzi koadroz osatutako komedia honek loreak erabiltzen ditu konkistaren eta itxaropenaren metafora gisa, Mikel Losada eta Unai Izquierdo aktoreak izan dira gurekin.
Deskargatu hemen.

