La Mapatxa Teatroak bere lehen lana aurkeztu du: Loreen hizkuntza. Federico Garcíaren Doña Rosita la soltera obraren abiapuntu du antzezlanak, gaur egungo maitasun-harremanei begiratzen die: ghosting-a, pantailen bidezko ligatzeak, ilusioak eta desadostasunak, beti ere umorearen tonuan.Zortzi koadroz osatutako komedia honek loreak erabiltzen ditu konkistaren eta itxaropenaren metafora gisa, Mikel Losada […]