Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera!
LABek, ELAk eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarretaratzea egin du Bizkaiko Justizia Jauregiaren aurrean; ordu berean, administrazioko langileak Gipuzkoan ere elkartu dira, Foru Aldundiaren aurrean. Euskaraz lan egiteko eskubidearen alde eta oldarraldi euskarafoboaren aurka agertu dira. Hiru eragileek adierazi dute Eusko Legebiltzarrean Funtzio Publikoaren Legea egokitzeko eztabaida ezin dela mugatu oldarraldiari erantzun […]