Roxa Luxemburg konferentzia egingo dute bosgarrenez

Rosa Luxemburg konferentzia antolatu dute IPES, Rosaren Lagunak eta Baskale elkarteek datorren, ostiralean, otsailaren 22an, Bilboko San Frantziskoko Auzo Etxean. Hedoi Etxarte idazleak Faxismoa, gaur eta hemen hitzaldia emango du, eta, Lorea Agirre eta Yolanda Jubeto ere arituko dira Roxa Luxemburgen inguruan hizketan. Hedoi Etxarte izan da gurean. Luxemburg XX. mendeko iraultzaile ezkertiarrik handienetako baten gisan oroitzen da. Berlinen, urtero-urtero, manifestazio bat egiten dute, haren omenez, urtarrileko bigarren igandero, eta denbora gehien iraun duen martxa izan dela esaten da. Urtarrilean 100 urte bete dira haren erailketaz eta mendeurrena ere ekarri digu gogora.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Heriotzaren begiak Oier Gorosabelekin

ar. Ots 19 , 2019
Gaurko saioan tabu batez jardun dugu Oier Gorosabel fisioterapeutarekin: heriotzaz. Bere lanbidean, zorionez, heriotzarekin harreman naturala du, eta ez bilatu esaldi horretan umore beltzaren arrastorik, zaharrekin lan egiten baitu. Frakasatua sentitzen ote da horregatik? Ez. Beste paziente mota batekin lan egitean darabilgun txantiloia aldatu behar izaten dugu, hori bai, besteekin […]

Honekin lotuak