Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon, Iñigo Etxezarreta izan da hilabetekariko protagonista. En Tol Sarmiento taldeko abeslaria da, eta, besteak beste, jasotako omenaldiaz, kaleratu berri duten Konkista diskoaz, hizkuntza hautuaz eta sold out fenomenoaz aritu dira. Laburrean, Patricia Martin harri-jasotzailea elkarrizketatu dute. Izatez Galiziarra da eta lanbidez zirujaua, baina 2025eko Euskal Herriko txapelduna ere bada. Bukatzeko, “disidentziaren zertzeladak” izenburupean erreportajea. Eva Forest Liburutopia Gasteizko Alde Zaharrean dagoen liburutegi-kafetegia da eta arreta berezia eskaintzen dio literaturari. Eta martxotik egitasmo bat jarri dute martxan: Lurpeko Kaierak fanzinoteka, sormen autogestionatuaren eta disidentziaren topalekua.
Deskargatu hemen.

