Gutxiegi kexatzen gara. Kexa, hausnarketa eta oihu anitzak zabaltzen dituen taldea dakarkigu oraingoan. Grrreska! Haien adierazpenak argi utzi dizkigute, eta saiotik esandako guztiarekin ados gaudela adierazi dugu. Fanzine batetik datorren taldea dugu hau. Hasi berriak dira, eta proiektuaren nondik-norakoak azaldu dizkigute, dantzarako girotu gaituzten bitartean. Eta hori dena gutxi ezpalitz, demo bat aurkeztu digute gainera!
Bilboko Pabellón 6 aretoan ospatzen diren Antzerki Arinen Jardunaldiak formatu bereziko topagunea dira: pieza laburrak, esperimentazioa eta sortzaile berrien ahotsa uztartzen dituen plaza. XIII. edizio honetan, 16 lan aurkeztuko dira (5 euskaraz), eta maiatzaren 10ean sari banaketa egingo da. XIII edizioa da aurtengoa , asteburuan abiatu ziren eta Maiatzaren 3 […]