Euskal hedabideak hizpide izan ditugu gaur Libe Mimenzarekin. Elorriarra, kazetaria eta komunikazio arloko ikerlaria dugu Libe, Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzailea eta EHUko NOR Ikerketa Taldeko kidea ere bada. Homogeneizazio indarren aurrean eta egungo komunikazio paradigma arin eta azalekoen testuinguruan, euskal esfera komunikatiboak dituen ajeen eta erronken inguruan mintzatu gara.
Zer dator? Tarte honetan prospektiba egin nahi dugu, hainbat arlotan zer etorriko zaigun aurrikusi. Eta gaur euskarazko gizarte komunikazioaren etorkizunean eragina duten hainbat kontu aipatu ditugu: infoxikazioa, pantailen nagusitasuna, hibridazioa, joerak, sare sozialen dopamina, pandemiaren eragina, erregulazioak, dirulaguntzak, ETB, tokiko hedabideak, podcastak, streamerrak… Gogoeta interesgarri asko.
Deskargatu hemen.