Tuba eta bonbardinoaren astea, Bilboko Kontserbatorioan protagonista

Gaurkoan musika izan dugu protagonista nagusi, eta ez edozein musika… metalezko soinurik sakonenetakoa ekarri dugu gaur gurera: tuba eta bonbardinoa. Egun hauetan Bilbon ospatzen ari da Tuba Astea, instrumentu honi eta bonbardinoari, eskainitako egitarau berezi batekin. Kontzertuak, masterclass-ak eta mundu mailako gonbidatuak izan dira protagonista, eta gaur, irrati honetara bertara etorri dira Bilboko Kontserbatorioko ikasle eta irakasleak. Gainera, ez da nolanahiko astea: nazioarteko izen handiak ibili dira gure artean, hala nola Sérgio Carolino edo Josep Burguera, eta horrek aukera paregabea eman die hemengo ikasleei maila goreneko musikariekin ikasteko eta partekatzeko. Gaurkoan, beraz, musika zuzenean entzuteko aukera ere izango dugu, tubaren soinua gertutik ezagutzeko, eta instrumentu honek gordetzen dituen sekretu eta kuriositateak deskubritzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Esku-hartze sozialeko 50 langilek salatu dute desalojoetan parte hartzeko presioa Bilbon

og. Api 16 , 2026
Esku-hartze sozialeko 50 langilek baino gehiagok, Bilboko Etxebizitza Sindikatuarekin batera, desalojoetan parte hartzera bultzatzeko jasotako presio instituzionala eta uko egin dutenen aurkako errepresaliak salatu dituzte. Salaketa bateratuaren bidez, sektoreko profesionalek Bilboko Udalaren jarduna jarri dute jomugan, hirian gero eta larriagoa den egoera sozialaren testuinguruan. Adierazi dutenez, azkenaldian areagotu egin dira […]

Honekin lotuak