Gaurkoan musika izan dugu protagonista nagusi, eta ez edozein musika… metalezko soinurik sakonenetakoa ekarri dugu gaur gurera: tuba eta bonbardinoa. Egun hauetan Bilbon ospatzen ari da Tuba Astea, instrumentu honi eta bonbardinoari, eskainitako egitarau berezi batekin. Kontzertuak, masterclass-ak eta mundu mailako gonbidatuak izan dira protagonista, eta gaur, irrati honetara bertara […]
Kontserbatorioa
1919ko uztailaren 9an Bizkaiko Foru-Aldundiak Bilbon Musika Kontserbatorio bat sortzeko proiektua onartu zuen. Orduan sortu zen Bilboko kontserbatorioa. Historia luzea du, 2019an 100 urte bete zituen, atzerapenarekin baina orain 2022an ospatuko dute urteurrena. Ibilbidea ezagutzeko aukera izan dugu Jesus Meltxor kontserbatorioko irakaslearekin. 2006-2007 ikasturtean Ibarrekolanda Plazan kokatuta dagoen eraikin berria […]
