Gure aukera gure platera ekimenak eskola publikoko jangelen eredu berriak aldarrikatu ditu.2019an Eusko Legebiltzarreko partidu guztiek lau hilabeteko epea eman zioten Eusko Jaurlaritzari jangelen plegu berriak inplikatutako eragileekin kontrastatzeko eta beste eredu deszentralizatu batzuk aztertzeko. Ez dela ezer egin azpimarratu dute.EAErako Hezkuntza Legearen proiektuak ere ez du inolako aurrerapausorik proposatzen arlo hauetan, izan ere, eskola-jangelak Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren parte izango dela esatera mugatzen da. Gaur egungo araudiak, 2000. urtetik berritu ez dena, kudeaketa zuzena deritzon aukera eskaintzen du soilik. Eredu horretan, catering enpresa handiek kudeatzen dituzte ikastetxe publikoetako jangelak, elikagai kilometrikoak erabiliaz hein handi batean. Familiek finantzatzen dute eredu honen zati handiena.
Deskargatu hemen.