Euskal Herriko Mugimendu Feministak zaintzaren inguruko Jardunaldi Nazionalak egingo ditu maiatzaren 10ean Bilbon

Euskal Herriko hainbat eragile sozial eta norbanakok, Herri Akordioaren baitan, zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldeko borrokan urrats berri bat iragarri dute: maiatzaren 10ean Jardunaldi Nazionalak egingo dituzte Bilbon, zaintza ereduaren egungo egoera eta etorkizuneko erronkak aztertzeko. “Denon Bizitzak Erdigunean” dinamikaren barruan kokatzen den hitzordu hau zaintza sistema eraldatzeko prozesuan “inflexio puntu” gisa definitu dute antolatzaileek. Helburua orain arte egindako bidea baloratzea eta etorkizuneko konpromisoak zehaztea izango da. Mugimendu Feministak urteak daramatza zaintza eta lan banaketa sexualaren inguruko eztabaida politizatzen. Antolatzaileen arabera, 2023ko Greba Feminista Orokorra mugarri izan zen, gai hau gizarte osoaren agendara eramanez eta zaintza ereduaren krisiaren inguruko diagnostiko partekatua eginez. Grebaren ondorengo prozesuan, hainbat eragilerekin elkarlanean, Herri Akordioa adostu zen, zaintza eraldatzeko aldarrikapen eta konpromisoen oinarri komun gisa. Hala ere, antolatzaileek salatu dute erakunde publikoen aldetik ez dela “aurrerapen esanguratsurik” egon eta zaintza zerbitzuen pribatizazio joerak jarraitu duela, bereziki emakume migratu eta arrazializatuen lan baldintzen kaltetan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak