IBAIZABAL: Dantzaren nazioarteko egunean profesionalen lana ikusgarri egiten da

Apirilak 29 larunbata Nazioarteko Dantzaren Eguna. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak dantza lanbidea dela aldarrikatu nahi du.  Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea 2003. Urtean sortu zen.  ADDE elkarteak dantza hedatzeko, sektorearen barne kohesiorako eta profesionalen lan baldintzak hobetzeko egiten du lan.Modu berean, dantza gizartean zabaldu eta hedatzeko ere dihardu eta okasio honetan dantza lanbidea dela azpimarratu nahi dugu. Lanbideak hainbat ofizio barneratzen ditu, ogibideak bokazio, sakrifizio eta pasio asko behar du. ADDEk 100 bazkidetik gora ditu eta horien artean dantzariak, koreografoak, hezitzaileak, kudeatzaileak, ikertzaileak eta abar daude. Aurten video bat egin dute dantzaren egunaren arira  hainbat profesionalen testigantzak jasotzen ditu bi galderei erantzunez: Zergatik erabaki zenuen dantza alorrean lan egitea? Zergatik erabaki duzu dantza zure lanbide bilakatzea?

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Alargunen pentsioak eta Nafarroako polizia legea hizpide

ol. Api 28 , 2017
Gaurko saioa Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetaria batu zaigu saiora. Alargunen pentsioak izan ditu hizpide. Alargunen pentsioak gutxieneko soldataraino osatzeko onartu du  Nafarroako . Pentsio txikienak gutxieneko soldataren berberak izango dira, azkenean. Alargunen pentsioak, horren ondorioz, %8 handituko dituzte; erretiroak, %4’5.Nafarroako Polizia Legea ere  izan dugu hizpide. 2,8 egun egiten […]

Honekin lotuak